XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AZPILKUETA NAFARROA-n berriz (1555-1567)

Egoten ahalko zen oraino Azpilkueta Coimbre-n erakasle, bainan asea zitaken hango lanez eta handiekin zauzkan har-emanez.

Nahiago zuen bake zabalean bizi, liburu berri egiten.

Herriratu gabe haatik, galdetu zion Doña Juana Espainiakoak: Segovi-an eta Leon-en zauden bi komentutarat joatea, gauzen antolatzeko.

Joan zen; eta ontasunak hiru zati egiteko manatu ziozkaten, Orriagan etxearen onetan egin zuten bezala.

Etxean zenbeit aste iragan ondoan, egon zen, nihork jakin gabe, Salamanka-ko Andres Portonariis inprimatzailearekin gorderik, bere Kofesorren eskuliburua berriz argitaratu beharrez.

Nahiko zuken Herritik ainitzez urrunago bizi, Frantziako lurrak iragan, izen-goiti bat hartu eta hiruzpalau urtez lanari errotik lotu, bertze liburuen ager-arazteko.